eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
EITB.EUS
Giro goibela izango da nagusi gaurko egunean. Bihartik aurrera, ordea, eguzkia nagusituko da.
Informazio gehiago (1)
Giro goibela izango da nagusi gaurko egunean. Bihartik aurrera, ordea, eguzkia nagusituko da.
Zerua lainotua egongo da gaur ipar isurialdean, goizean bereziki; hala ere, euria egiteko probabilitatea nahikoa txikia da. Hegoaldean giroa argiagoa izango da. Tenperaturak beste koska bat egingo du behera eta maximoak 15 eta 20 ºC artean geratuko dira.
Igandean berriro ere giro eguzkitsua eta tenperatura epelagoa izango dugu dugu. Orduak igaro ahala, hodeiak gutxituz joango dira, eta eguzki tarteez gozatzeko aukera izango da. Tenperaturak gora egin eta maximoak 20 ºC inguruan ibiliko dira.
Astelehenean giro lasaiarekin jarraituko dugu. Goizean zerua partez hodeitua egongo da, erdi-mailako hodei eta goi-hodeiekin batez ere, baina ez dute euririk utziko. Arratsaldean giroa argiagoa izango da eta tenperatura ez da gehiegi aldatuko, 20 ºC-ra iritsiko dira termometroak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa