eguraldia
Eguraldi iragarpena
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAE alerta laranja izango da gaur eta bihar, muturreko tenperaturengatik.
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du gaurko eta biharko, "muturreko tenperaturengatik". Bero egingo du, eta hainbat lekutan 40 ºC baino gehiago izan dira.
Meteorologia aurreikuspenen arabera, tenperatura maximoak 35 eta 39 ºC artekoak izango dira: 35 gradu, kostaldean; 39, ipar isurialdean; 37, trantsizioko gunean, eta 38, Ebroko haranean. Azkenean, baina, termometroek gradu gehiago erakutsi dituzte. Zallan, adibidez, 42 ºC izan dira, eta Bilboko zenbait puntutan, 45 ºC.
Euskalmeten arabera, aire-masa oso beroa heldu da Afrikatik Iberiar penintsulara, bero ikaragarria ekarriz.
Era berean, baso-sute arriskuagatik abisu horia ezarri dute.
Tenperaturen jaitsiera asteazkenetik edo ostegunetik aurrera helduko da.
Likido asko edan, bero handieneko orduetan kalera ez atera, ez utzi pertsona edo animalirik aparkatutako ibilgailuetan (ezta itzalean badaude ere), eta burua estalita eraman. Besteak beste, gomendio horiek eman ditu Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak.
Nafarroan ere, alerta laranja izango dute gaur, bertan termometroek 39 gradu harrapatzea espero baitute.
espero baitute.espero baitute.orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa