eguraldia
Iragarpena
EITB.EUS | ERREDAKZIOA
Aire hotza izango dugu goietan, eta horrek ekaitzak eta txingorra ekarriko ditu. Elurra 700-800 metroan egingo du igande gauean.
Astelehenerako 500 metrotan bota dezake elurra. Argazkia: Victor Uriarte
Informazio gehiago (1)
Negua, edo hobeto esanda, urtaro horren araberako eguraldia, izango dugu igandetik aurrera. Aire hotza izango dugu goietan, eta horrek ezegonkortasuna ekarriko du denera. Zaparrada ugariak, hotza eta ipar-mendebaldeko haize boladak iragarri ditu egun horretarako Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Elur maila 700-800 metroan kokatuko da egunaren amaieran.
Igandean, goizean goizetik, hodeiak izango dira zeruan, baina txarrena arratsalderako dago iragarrita. Gogotik egingo du euria, eta txingorra ere bota lezake. Elur maila jaisten joango da, eta 600-800 metroan kokatuko da eguna amaitzerako. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta maximoek ez dute 10 ºC-ren langa gaindituko.
Igandean bi abisu hori aktibatuko ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Haizeari dagokion abisua gauerditik goizeko bederatziak arte egongo da indarrean haizeguneetan. Haize-ufadek 100 km/h-ko abiadura gainditu dezakete, bereziki, kostaldean. Bestalde, elurrari dagokion abisu horia eguerditik gauerdira artean mantenduko da.
Aldaketarik ez da espero astelehenerako. Joeraren arabera, 500-600 metroan ere zuritu lezake goizean zehar. Gainerakoan, zaparradak izango dira nonahi, eta tenperaturek beheranzko bidean jarraituko dute.
Astearterako, prezipitazio gutxiago iragarri dute modeloek, baina termometroak behera egingo duenez, elur maila ere gehiago jaitsi liteke.
iteke.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa