00:19

eguraldia

Osteguna eta ostirala

Abisu horia EAEn, euriagatik

Erredakzioa

Ostegun honetan, 15:00etatik 00:00etara egongo da abisua indarrean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Meteorologia eta Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzak abisu horia ezarri du ostegun eta ostiral honetarako EAEn, euriagatik.

Zehazki, ostegunean 15:00eatik 00:00etara egongo da abisua indarrean, eta ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pilatu daitezke, bereziki ekialdean. Arratsaldean eta gauean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak bota ditzake, eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izateko probabilitatea ere badago.

Ostiralean, berriz, 00:00etatik 06:00etara egongo da abisua indarrean. EAEko zenbait lekutan ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pilatu daitezke, kasu honetan ere bereziki ekialdean. Goizaldean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak iragarri dituzte, eta baliteke zenbait lekutan txingorra ere botatzea.

Iruzkinak