16:11

eguraldia

Astelehenean eta asteartean

Abisu horia euriagatik Bizkaian eta Gipuzkoan gaurtik aurrera

Erredakzioa

Gainera, olatu handien arriskua dela eta ezarritako abisuak indarrean jarraitzen du, 3,5-4,5 metroko altuera izan bailezakete.

  • Baliteke 60 litro metro koadroko botatzea. Irudia: EFE

    Baliteke 60 litro metro koadroko botatzea. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du eurite gogorrak espero direlako Bizkaian eta Gipuzkoan astelehenerako eta astearterako.

Baliteke bi egun horietan metro koadroko 60 litro botatzea, Kantauri itsasoko ekialdean gehienbat, Segurtasun Sailak ohar baten bidez azaldu duenez.

Gainera, olatu handien arriskua dela eta ezarritako abisu horiak indarrean jarraitzen du, 3,5-4,5 metroko altuera izan bailezakete. Abisu horrek asteburu osoa darama indarrean.

Iruzkinak