eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Elur-maila 600-700 metrotan izango da goizean, baina arratsalde-gauerako 1.000 metrora igoko da.
Euria protagonista izango dugu berriro Euskadin. Argazkia: Lorentxo Portularrume.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, Astelehenean eguraldi ezegonkorra eta hotza izango dugu. Egunaren lehen partean euria gogoz botako du, gainera baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea. Arratsaldean, aldiz, atertu eta ostarte batzuk irekiko dira.
Kostaldean mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, eta ziertzoak ere gogor joko du Nafarroan. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, alabaina elur-mailan gorabehera handiak espero dira; goizean 700 m inguruan egongo da, eta egun amaieran 1.000 m-ra igoko da.
Asteartean eguraldi aldakorra eta hotza izango dugu. Goizean, fronte bat pasatuko da, eta orduan euri dezente egingo du. Elur-maila ere baliteke 600-800 m ingurura jaistea. Gainontzeko orduetan euri gutxiago egingo du, tarteka bat pixka bat besterik ez. Salbuespena kostaldean; trumoi-ekaitzak jo eta txingorra egin dezake.
Hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, eta egun amaieran mendebaldera aldatu eta erabat zakartuko da. Azken finean, eguraldi umel, haizetsu eta hotzarekin jarraituko dugu.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa