Fisikan graduatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Zientzia eta Teknologia fakultatean. Oraindik ikasteko asko badut ere, aspaldi piztu zitzaidan eguraldiaren inguruko zaletasuna. Surfarekiko eta itsasoarekiko loturak begi bat itsasoaren iragarpenari begira iltzatuta mantendu izan dit beti.
2019. urtea amaitzear zela batu nintzen lantaldera. Eguraldiaren saioak Euskal Herriko txoko guztietako herritarrei bideratutako ezinbesteko zerbitzua eskaintzen du. Finean, hori da gure lana, eguraldiaren berri modu ulergarri, argi eta arinean ematea. Gainera, taldekideen esperientziak eta profesionaltasunak asko errazten du eginkizuna. Egunero etxera berria den zerbait ikasita heltzea da niretzat lan honen alde atseginena.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa