Fisikan lizentziatua naiz, Atmosferako Fisika espezialitatean, Madrilgo Complutense unibertsitatean. EHUn hasi nituen ikasketak eta espezialitatea egitera Madrilera joan nintzen. Erasmus urte bat egin nuen Uppsalako unibertsitatean, Suedian.
Betidanik izan dut eguraldiaren inguruko zaletasuna; baina gaur, inoiz baino gehiago. Klima aldaketak eta etorkizunean izango ditugun erronka berriei begira gaude, zientzia gure eguneroko lanabesa izanik.
2007an Euskalmeten ekin nion meteorologo lanari, eta ondoren EiTBko Eguraldia saioko lantaldera etorri nintzen. Egunero Eguraldi saioaren gidoia prestatu, iragarpena egin eta eduki desberdinak lantzen aritzen naiz, baita Eguraldiaren sare sozialetan ere. Zientzia modu errazean etxeetara hurbiltzea da nire xedea.
Zenbait komunikabidetan parte hartu izan dut; Eitbko irrati saioetan eta Eguraldia saioko aurkezle lanetan, besteak beste.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa