Bizkaia
Atxabiribil hondartza, Sopelan. Argazkia: Jesús Lejarza
Zerbitzuak
Arrietara hondartzaren ondoan dago, ekialdean, eta, nahiz eta surfzaleak egoten diren, kirol honen inguruko jarduera ez da Sopelako gainerako hondartzetan bezain altua.
Atxabiribil hondartza Sopelan dago (Bizkaia). 130.000 m2-ko azalera du, itsasbeherarekin, eta Arrietara hondartza ondoan du. BI-2122 errepidetik heltzen da, baita Metroz ala Bizkaibusez ere.
Atxabiribil hondartza Arrietararen ondoan dago, eta ez dago bien arteko mugarik; hori dela eta, itsasgorarik ez dagoenean, oinez joan ahal da batetik bestera arazorik gabe. Hondartza bakoitzera auzo desberdin batetik joaten denez, bi izen desberdinetatik ezagutzen da hondartza bera (Atxabiribil, ekialdean dagoena, eta Arrietara).
Nahiz eta surfzale asko Atxabiribil hondartzara joaten diren, kirol honen inguruan duen jarduera ez da Sopelako gainerako hondartzetan egoten dena bezain altua. Atxabiribil, oro har, hondartza familiarra izaten da; ume asko egoten dira, eta horrek surf egitea zailtzen du.
Kontsultatu eguraldia eitb.eus-en.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa