Bizkaia
Arrietara hondartza, Sopelan. Argazkia: Inocencio Goikouria
Zerbitzuak
Atxabiribil hondartzaren ondoan dago, eta ez dago bien arteko mugarik; hortaz, itsasgorarik ez dagoenean, batetik bestera oinez joateko aukera dago.
Arrietara hondartza Sopelan dago (Bizkaia). Itsasbehera dagoenean, 130.000 m2-ko azalera du; ondoan, Atxabiribil hondartza dago. BI-2122 errepidetik ailegatzen da, Metroz ala Bizkaibusez.
Arrietara eta Atxabiribil hondartzak elkarren ondoan daude, eta ez dago bien arteko mugarik; hori dela eta, itsasgorarik ez dagoenean batetik bestera oinez igarotzeko aukera dago. Bi hondartza horien inguruan, zenbait itsaslabar daude; bi hondartza desberdin daudela esan ohi da bakoitzera heltzeko auzo desberdin batetik igaro behar baita.
Arrietara hondartzan praktikatzen direnen artean, surf-a da jarduerarik garrantzitsuena. Arrietara da Bizkaiko hondartzarik aldakorrenetako bat; itsasoaren baldintzen arabera, oso lasaia ala arriskutsua izan liteke.
Arrietara hondartzak ISO 9001 eta ISO 14001 kalitate agiriak ditu.
Kontsultatu eguraldia eitb.eus-en.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa