Gipuzkoa
Zarauzko hondartza. Argazkia: Javier Artetxe
Zerbitzuak
Surf txapelketengatik ezagutzen dute askok, baina Zarautzeko hondartzan badira bestelako aukerak ere: kirol-arrantza, urpekaritza eta uretako motoak, besteak beste.
Zarauzko hondartza Gipuzkoako hondartzarik handiena da. San Pelayo eta Iteiko tartean dago eta bertara iristeko A-8 autobidea edo N-634 errepidea hartu behar dira.
Hondartza da Zarauzko "arima", Gipuzkoako gune turistiko nagusi bihurtarazten duen elementua. Harea fin eta argiko 2.500 metro ditu eta hondartza paregabea da egun pasa joateko.
Haizetsua da Zarauzko hondartza, olatu gogorrekoa, eta hori dela eta, mundu osoko surfzaleak biltzen dira bertan. Nazioarteko hainbat txapelketa egiten dira bertan eta hangoa da Aritz Aranburu surflaria.
Taberna, kafetegi eta jatetxe ugari biltzen dira hondartza ondoko ibilbidean eta ez dago oso urrun Karlos Arguiñano sukaldari ezagunaren jatetxea ere.
Hainbat aparkaleku daude inguruan eta lurrazpiko bi parking ere badaude.
Hondartzatik gertu kanpin bat eta hainbat ostatu daude.
Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena, eitb.eus-en.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa