Lapurdi
Ziburuko hondartza. Argazkia: Manuel
Zerbitzuak
Ziburuko hondartza hirikoa da erabat. Aldiz, gertu dagoen Zokoakoa askoz egokiagoa da inguru naturalagoa nahi dutenentzat. Kilometro gutxiko tartea dago bien artean.
Ziburuko hondartza Donibane-Lohizuneko Ravel nasan kokatuta dago. Urdazubi ibaiak banatzen ditu bi herriak.
Itsasoa oso bare egoten da bertan, baina ura ez da beti kalitate onekoa izaten, hirigunetik horren gertu egotearen ondorioz.
Nudismoa baimenduta dago eta zerbitzu asko ditu.
Handik oso gertu dago Zokoako hondartza, inguru horretako politenetarikoa. Zokoako itsas labarraren azpian portua dago eta handik gertu dago hondartza, gotorlekuaren azpian.
Zokoako hondartzak 500 metro ditu luzeran eta zerbitzu ugari ditu.
Harea fina eta argia da eta itsasoa lasaia izan ohi da, babesean baitago. Olatu gogorrak nahi ez dituztenentzat toki ederra.
Ziburura iristeko A-63 autobidea hartu behar da eta "Saint Jean de Luz sud" irteeran atera.
Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak eitb.eus-en.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa