Gipuzkoa
Kontxa hondartza, Donostian. Argazkia: Mikel Gasca
Zerbitzuak
Donostiako erdigunean dago Kontxa hondartza, Santa Clara uhartearen parean. Bere edertasuna dela eta, askotan ikusi ahal izan dugu Donostiari buruzko erreportaje eta dokumentaletan.
Gipuzkoako hiriburuan, Donostian, dago Kontxa hondartza. Izen bera duen badiaren erdian dago eta oso metro gutxi daude Kontxatik Donostiako Alde Zaharrera.
Urgull eta Igeldo mediak ditu alboetan eta Santa Clara uhartea parean. Askorentzat, Kontxa da Donostiako ikur ezagunenetakoa.
1.350 metroko luzera du eta 40 metroko zabalera. Guztira, 54.000 m2-ko tartea hartzen du marea behean dagoenean.
Urre koloreko harea finak sakonera gutxi du eta mareen joan-etorriak mugatu egiten du erabil daitekeen hondartza zatia. Leku pribilejiatua da estropadak ikusteko, baita Aste Nagusiko su artifizialak ere.
Olatu txiki-ertainak izaten ditu eta uda sasoian gabarroi bat jarri ohi dute igerilarientzat txirrista eta tranpolinekin.
Ingurugiro kudeaketa ona dela eta, Kontxa hondartzak EMAS ziurtagiria berritu zuen 2007an, Europako Batasunaren kalitate ziurtagiri gorena.
Hondartzatik gertu jatetxeak, kafetegiak, La Perla talasoterapia zentroa eta hainbat ostatu aurkitu ditzake bisitariak. Gainera, hainbat lur azpiko parking daude autoa uzteko.
Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena, Kontxako webkamera eta Kontxako badiaren webkamera eitb.com-en.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa