Bizkaia
Laga hondartza Ibarrangelun. Argazkia: Guillermo Vallejo
Zerbitzuak
Urdaibai Biosferaren Erreserban, Ogoño lurmuturraren alboan, kokatuta dago Laga hondartza, Ibarrangelu udalerrian.
Laga hondartza Bilbotik 50 kilometrora dago. Gautegiz-Arteaga eta Ibarrangelu lotzen dituen BI-3234 errepidetik iritsi gaitezke bertara. Gernika eta Ibarrangelu lotzen dituen Bizkaibuseko A-3526 autobusak geltokia du.
574 metroko luzera du Laga hondartzak: itsasbeheran 138.499 m2 ditu eta itsasgoran 424.499 m2.
Bizkaiko kostaldeko hareatzarik ederrenetakoa dugu Lagakoa, Laidarekin batera. Urre koloreko harea fineko dunek osatzen dute hango paisaia. Hondartza itsasoari irekita dago eta surflari asko joaten dira bertara, olatuak hartzera.
Beste zenbait ur-kirol egiteko aukera ere badago, bela eta piraguismoa, esaterako. Ausartenek Ogoñotik egiten dute salto, parapentean.
Aipatzekoa da ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriak lortu dituela Laga hondartzak.
Kontsulta itzazu eitb.eus-en Lagatik gertu dauden webkamerak nahiz Eguraldia Lagako hondartzara joan aurretik.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa