Bizkaia
Bakioko hondartza. Argazkia: Ane Areitio
Zerbitzuak
- 6 sorosle eta 5 hondartzain
- Autoa uzteko 1.600 plazako aparkalekua
- Komunak eta dutxak
- 5 iturri
- Umeentzako gunea
- Voleibolean jolasteko gunea
- Bizikletak gordetzeko gunea
Armintza eta Bakioko hondartzen artean kosta-zati bakartua dago. Bakioko hondartza Bizkaiko hondartzarik luzeena da (km 1). Mendiz eta baserriz inguratuta dago eta 6 kilometroko labarrak ditu.
Autoz joateko arazorik ez dagoen arren, Bakioko hondartzara joateko Bizkaibusen autobus zerbitzua erabiltzea gomendatzen da.
Harro egoteko moduko hondartza dauka Bakiok; Bizkaiko handiena izateaz gain, bere kalitatea frogatzen duten hainbat ziurtagiri lortu baititu: Kalitateko ISO 9001 eta Ingurumeneko ISO 14001, EMAS Sistema, 2007ko Ecoplayas Bandera.
Itsas pasealekuak aukera emango digu hondartza osoa punta batetik bestera ezagutzeko eta itsaso harrotuaren ikuspegi ederraz gozatzeko. Surf, wave ski, kayak surfa eta horrelako kirolen zale direnek Bakio aukeratu ohi dute horietan jarduteko.
Kontsulta itzazu eitb.eus-en Bakiotik gertu dauden webkamerak eta eguraldia.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa