Bizkaia
Gorlizko hondartza. Argazkia: Isabel Arruti
Zerbitzuak
Marea behera dagoenean Plentziako hondartzarekin guztiz lotzen da Gorlizkoa, baina marea gora joatean, bi hondartza dira.
Gorlizko hondartzara iristeko arazorik ez dago, inguruko herriekin oso ondo komunikatuta baitago errepidez: Loiuko aireportura 20 minutu daude, Getxorekin BI-634 errepideak lotzen du, Bakiorekin BI-3151ak eta Mungiarekin BI-2120 errepideak. Hondartzaren ondoan Gorlizko ospitalea dago.
Bestalde, metroa eta herria komunikatzen duen autobus-zerbitzua dago 20 minuturo eta era berean ere, Lemoiz eta Getxo herriak lotzen dituen autobus zerbitzu bat ere badago, kasu honetan orduro ateratzen dena.
Gorlizko hondartzak 842 metroko luzera. Bainatzeko eta eguzkia hartzeko leku aproposa izateaz gain, palan, surfean, boogian, hondartza-volleyan, kometetan edo piraguan ibiltzeko aukera eskaintzen du. BIG SUPa ere egin daiteke eta, Udako denboraldian, baita Flyboarda ere. Ur parke bat ere badu.
Kontzertuak ere egiten dira.
Kontsulta itzazu eitb.eus-en Gorliztik gertu dauden webkamerak eta eguraldia.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa