Gipuzkoa
Mutriku hondartza. Argazkia: Sergio Dosantos
Zerbitzuak
Sarbide egokiak dituen hondartza txikia da Mutriku hondartza. Itsasbehera dagoenean, itsaslabarrak bisitatu daitezke.
Izen bereko udalerrian kokatuta dago Mutrikuko hondartza, Gipuzkoan. 80 metroko luzera du eta bertara heltzeko N-634 errepidea hartu behar da. Garraiobide publikoa ere hurbil dago, hondartzatik 500 metrora geltokia dago (PESA konpainiako Lekeitio-Donostia autobusa). Mendaroko ospitalea 5 kilometrora dago
100 lekuz osatutako aparkalekua du eta sarbideak egokiak dira mugitzeko zailtasuna dituzten lagunentzako.
Urre koloreko harea du Mutriku hondartzak eta olatu handiak izaten ditu. Hondartzaren alde batetik itsaslabarretara hel gaitezke.
Kontsulta itzazu eitb.eus-en Mutriku hondartzatik hurbil dauden webkamerak eta eguraldiaren iragarpena.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa