Bizkaia
Ogella hondartza, Ispasterren. Argazkia: Ibon Garmendia
Zerbitzuak
Urtero itxuraz aldatzen du, izan ere, urtez urte, harea kopuru desberdina dauka, itsasoko korronteen, mareen eta klimatologiaren arabera.
Ispaster udalerrian dago kokatuta Ogella hondartza. 175 metroko luzera du. Eskuinaldean, Arakuluko Haitza du eta, ezkerraldean, Errotiako Kala.
Ibilgailuen trafikorako sarbide onak ditu. Hala ere, eskailerak ere badauzka Ogella hondartzak eta horiek oztopo izan daitezke mugitzeko zailtasunak dauzkaten lagunentzat. Autoa uzteko aparkalekua dago eta lau leku mugitzeko zailtasunak dauzkaten pertsonentzat gorde dituzte.
Itsasorantz zabalik dago hondartza eta itsaslabarrez inguratuta dago. Harea xehea du eta olatu handiak izaten ditu. Hori dela eta, bainua hartzeko erdiko gunea gomendatzen dute, ziurrena delako.
Kontsulta itzazu eitb.eus-en Ogellatik hurbil dauden webkamerak eta eguraldiaren iragarpena.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa