Lapurdi
Argazkia: Bego Arizmendi
Zerbitzuak
Hondartza Handia leku paregabea da familiarekin joateko, handia baita eta itsasoa, berriz, lasaia. Pareko etorbidean, berriz, hamaiak jatetxe eta taberna daude bisitarien gozagarri.
Donibane Lohizuneko hondartza hirigunean dago, sarbide erraza du eta autoa uzteko tokiak daude inguruan. Hori dela eta, jende ugari izaten da bertan udako egun eguzkitsuetan, familiak, batez ere.
Dena dela, handia da hondartza eta horrek arindu egiten du neurri batean "jende pilaketa". Paseo luzeak eman daitezke itsasertzetik eta haurrekin uretan ibiltzeko ere oso egokia da, itsasoa bare izaten baita bertan.
Donibane Lohizuneko hondartzaren ondoko etorbidean hamaika taberna eta jatetxe daude, baita beste hainbat denda ere. Ibilbide horretan dago garai bateko Pergola kasinoa ere, egun talasoterapia zentroa.
Hondartza handi horretatik gertu, baina iparraldera joanez -Getariara bidean-, Donibane Lohizuneko beste hondartza bisitatu daiteke: Erromandie.
Oso ederra da Erromandieko hondartza. Hare artean nabarmen ataratzen diren harri handiek ikusgarri egiten dute ingurua eta oso lasaia da. Inguruan, kanpingak, "txiringitoak" eta autokarabanak uzteko tokia dago. Familiak egoten dira batez ere bertan, baina ohikoa da surflariak ere ikustea.
Donibane Lohizunera joateko,A-8 autobidea hartu behar da mugaraino eta A-63 errpidetik jarraitu 2. irteeraraino ( Saint Jean de Luz sud), mugatik zazpi kilometrora.
Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak eitb.eus-en.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa