Kataluniako Pirinioak
Baqueira Beret. Argazkia: Atudem
Garaiera:
Pistak:
Zerbitzuak:
ITURRIA: www.infonieve.es
Baqueira-Bereteko eski-estazioaren ezaugarririk nabarmenenetako bat elurraren kalitatea da. Gainera, espazio izugarria dago pistetan lasai ibiltzeko.
Pirinioetako estazio ezagunetarikoa da Baqueira Beret; elurraren kalitateagatik, batetik, eta joan ohi diren pertsonaia ezagunengatik, bestetik. Arango haranean dago, Katalunian.
Eski estazioak Aran eta Aneu haranak hartzen ditu. Eskiatzeko hiru gune daude: Baqueira, Beret eta Bonaigua. Eski alpinoa, snowboarda (bi snowpark Bereten), nordikoa (7 kilometroko ibilbidea) eta iraupen-eskia (7 kilometrotan barrena lau zirkuitu daude Bereten). Hain justu, azken gune hau oso egokia da ume eta hasiberrientzat; Bonaigua eta Baqueira, berriz, aproposagoak dira eskarmentua duten eskiatzaileentzat. Aipatutakoez gain, pistetatik kanpo eskiatzeko eremu handia du estazioak.
Nola heldu: Donostiatik A-8 autobidetik joan Baionako noranzkoan. Ondoren, A-64a hartu Frantziako Tolosa noranzkoan eta Montrejeaun atera. Handik, St. Beatera jo eta, azkenik, Arangoko haranera. Hurbilen dauden aireportuak: Lleida-Alguaire 130 kilometrora, Bartzelona 330 km-ra eta Zaragoza 260ra.
Harremanetarako: baqueira.es
Baqueira Bereteko elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.
Ikusi Baqueira Bereteko webkamera.
Bidali eski argazkiak!
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa