Kataluniako Pirinioak
Boi Taull. Argazkia: EITB
Garaiera:
Pistak:
Zerbitzuak:
ITURRIA: www.infonieve.es
Eskiaz gain, snowboard-a ere egiteko oso aproposa da estazio hau, elur-parke ederra baitu. Pirinioetako garaierarik handiena duten pistak daude estazio horretan.
Boí-Taülleko eski-estazioa Kataluniako Pirinioetan dago, eta oso ona da pistako eskia eta snowboard-a egiteko.
Boí-Taülle estazioko pisten garaiera oso altua da; Pirinioetan dauden gainerako estazioetakoak baino altuagoak. Horrez gain, bere kokapenak (iparraldera begira dago) ere elur asko izaten laguntzen dio denboraldian zehar. Bertan dauden pista batzuek 750 metroko aldea ere badute. 1.650 metrora, Boí-Taüll Resort dago; hor, bisitari guztiek ostatu hartu ahal dute.
Bere instalazioen artean, pistez gain, Boí-Taüll freeXperience snowpark da nabarmentzekoa. Bertan, snowboard-a egin ahal dute erabiltzaileek.
Elurraren egoeraz kontsultatzeko informazio telefonoa ere badute (Telefono Zuria): 902. 30. 44. 30
Sarbidea: Euskal Herritik, A-8 autobidea hartu behar da, Frantziarako noranzkoan, eta, gero, A-63 autobidean sartu behar da (Toulouserako norabidean); beranduago, A-64a hartu behar da, Luchonerantz. Gero, N-125 errepidea hartuko dugu, Labroquererako noranzkoan, eta N-230a, Vielharantz. Azkenean, L-500/501 errepidea hartuko dugu, Vall de Boírantz.
Kontaktua: boitaullresort.com webgunea. Telefonoa: 902 40 66 40
Kontsultatu Boí-Taülleko elur-iragarpena eitb.eus-en.
Bisitatu Boí-Taülleko webkamera, unean-unean.
Bidali eskiko argazkiak!
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa