Valdelinareseko eski-estazioa

Iberiar Sistema

  • Valdelinares. Argazkia: Atudem

    Valdelinares. Argazkia: Atudem

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.700 - 2.024 metro

Pistak:

 

  • 10 pista (3 berde, 3 urdin eta 3 gorri, zailtasun eta arrisku mailaren arabera sailkatuta, mailarik txikienetik hasita, eta 1, 4 kilometrokoa, iraupen-eskia egiteko)
  • 5 teleski eta 3 teleaulki

 

Zerbitzuak:

 

  • Eskiak alokatzeko eta konpontzeko zerbitzua
  • Eski eta snowboard eskola
  • Haurtzaindegia
  • Kontsultategia
  • Mediku-zerbitzua
  • Ostalaritzako lokalak eta dendak

 

 



ITURRIA: www.infonieve.es

Estazio hau Teruelen dago, hiriburutik 70 kilometrora, eta, 2011-2012 denboraldi bitartean instalazioak berritzeko prozesuan egon zen bete-betean.

Valdelinareseko eski-estazioa Teruelen dago, eta oso ona da eski alpinoa egiteko.

Valdelinareseko eski estazioa, piriniar lurraldean dauden beste zenbait estazioen aldean, txikiagoa da. Valdelinaresera, Aragoiko bisitariak ez ezik, Valentziako zale asko ere joaten dira; izan ere, hurbil dago erkidego horretatik. Aramon taldeko estazioetako bat da.

Nola iritsi: Euskal Herritik joateko, Zaragozaraino joan beharko gara, eta, bertan, A-23a hartuko dugu, Teruelerako noranzkoan.

Kontaktua: valdelinares.com webgunea. Telefonoa: 978728008

Kontsultatu Valdelinareseko elur-iragarpena eitb.eus-en.

Bisitatu Valdelinareseko webkamera, unean-unean.

Bidali eskiko argazkiak!