Aragoiko Pirinioak
Candanchu Argazkia: Atudem
Garaiera:
Pistak:
Zerbitzuak:
ITURRIA: www.infonieve.es
Aisa udalerrian kokatzen da eta Astun eski estazioaren ondoan dago. Penintsularen eski estazio zaharrena da eta bere eskiatzen ikasteko eskola estimatuenen artean dago.
Candanchuko eski estazioa Aisa udalerrian dago, Aragoi Pirinioen erdialdean. Estatuko eski estazioen artean, zaharrena Candanchukoa. Gainera, eskiatzen ikasteko eskola, penintsula mailan, baloratuenen artean kokatu dute. 2000. urtean kalitatearen "Q" Egiaztapen Turistikoaren aipamena jaso zuen Candanchuko estazioak.
Familiarekin eskiatzeko estaziorik aproposena da Candanchurena, hasiberrientzako eski gune berezia duelako. Bere orografiari esker, haizetik babestuta dago. Horren ondorioz, Candanchuk ez ditu inoiz, eguraldi txarragatik, bere ateak ixten. Lurralde honetan urtero 110 egun bitartean botatzen du elurra eta batezbesteko 200 egun bitartean, euria ari du. Eskiatzeko aukera guztiak eskaintzen ditu, iraupeneko eskia, alpinoa zein snowboard praktikatzeko prest dago eski-estazioa.
Nola heldu: errepidetik: Iruñatik, N-240 errepidea Jakaraino hartu eta hortik, N-330 errepidea. Hurbil dauden aireportuak: Pau, (110 km-ra), Huesca-Pirinioak (103 km-ra) eta Zaragoza (179 km-ra).
Harremanetarako: candanchu.com wegunean. Telefonoa: 974 373 194
Baqueira Bereteko elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.
Ikusi Candanchu webkamerari esker, unean-uneko eguraldia ezagutu.
Bidali eski argazkiak!
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa