Pirinio Atlantikoak
Irati. Argazkia: mendiak.net
Garaiera:
Pistak:
Zerbitzuak:
ITURRIA: www.infonieve.es
Frantziako pagondo batean kokatuta, Iparraldeko mendien panoramika ederrenak eskaintzen dizkigu eski estazio honek. Gainera, iraupen-eskia praktikatzeko egokia da.
Frantziako Piriniotan dagoen eski nordikorako estazioa da Irati. Neguko zentro honek Iratiko oihanaren, Ossau Bailaren eta Asperen ikuspegi zoragarriak eskaintzen dizkigu. Iraupen-eskia praktikatzeko eta elur-erraketen bidezko ibilbideak egiteko estazio aproposa da.
Iratiren berezitasuna bere kokapenean datza: pagondo batean dago eta Frantzia eta Espainiar Estatuaren artean 17.000 zuhaitz daude. Europa mendebaldeko pagondo zabalena da eta kontinentean hobekien babestutako pagadi-izeidia. Estazio honetako pistak egunero marrazten ditu Soule Herriko Commission Syndicalek.
Nola iritsi: errepidetik, A-64 errepidea hartuta, Bordele-Donostia norabidean, 4. irteera, Cambo, St. Jean-Pied-de-Port eta St. Jean-Le-Vieux norabidean. Hurbil dauden aireportuak: Pau (167 km-ra), Biarritz, (103 km-ra) eta Huesca-Pirinioak (183 km-ra).
Harremanetarako: chalets-pays-basque.com webgunean. Telefonoa: 05 59 28 51 29
Iratiren elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.
Bidali eskiko argazkiak!
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa