Sute batek kiskalita utzi du Donostiako eraikin bateko 8. solairua
Sutea Amara Berri auzoko Amezketarra kalean izan da. Eraikinaren 8. solairua erabat kiskalita geratu da sutearen ondorioz eta emakume bat ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik.