Duela 400 urte sorginkeriagatik hildakoak omendu ditu Zugarramurdik
1610. urtean, Zugarramurdi herri nafarreko 31 auzokide auzipetu egin zituzten sorginkeria leporatuta, Logroñoko autofedea deituriko prozesuan. Inkisizioak haietatik 11 sutan hiltzera kondenatu zituen, zigorra Errioxako kapitalean burutuz.