Hiru pertsona zauritu dituzte tiroketa batean, Italiako Gobernuaren egoitzaren aurrean
Bi polizia eta oinezko bat zauritu dituzte Italian, Gobernuaren egoitzaren aurrean izandako tiroketa batean. Antza denez, traje eta korbataz jantzitako gizonezko batek egin du tiro, eta dagoeneko atxilotu du Poliziak.