Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaleak esan duenez, "erabakitzeko eskubidea ukaezina da edozein demokraziatan", estatus berrirako lantaldea gorabehera. "Herrialde demokratikoa bada, ukaezina da", azpimarratu du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Mintegik Soraya Saenz de Santamariaren adierazpenak izan ditu hizpide. Mintegiren ustean, "astakeria juridiko eta demokratikoa esan du, Kataluniari buruz mintzatu denean, legearen kontrakoa doanez, eta hortaz demokraziaren kanpo geratzen denez, galdeketarik ez dela egingo esatean".
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa