Gorka Ovejero inputatuetako batekin hitz egin dugu. AHT Mugitu taldeko 4 kideren aurka 5 eta 9 urte bitarteko zigorra eskatzen dute Nafarroako presidentea, Yolanda Barcina, tartatzeagatik Pirineotako Lan Elkargoak 2011an Tolosan (Frantzia) egindako biltzarrean. Ovejerorentzat 9 urteko espetxe zigorra eskatzen dute bere zinegotzi kargua erabili zuelako biltzarrean izena emateko. 'Europan, AEBetan eta Kanadan, era honetako ekintzak komiko aldarrikatzailetzat hartzen dira eta inondik ez eraso figura moduan. Are gutxiago atentatu moduan' azpimarratu du Ovejerok Euskadi Irratian.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa