Xabier Usabiaga kazetariaren ustez euskal txirrindularitzari ederto damutu behar zaio Euskaltel Euskadi desagertzea, izan ere, afizionatuetatik profesionaletara pasatzeko bidea zabaldu egin du Euskaltelen sorrerak. Halaber, euskal txirrindularitzak mundu zabalean inoiz izan duen presentzia handienetarikoa izan duela adierazi du Usabiagak eta orain, beraz, euskal txirrindularitzak izan duen oihartzuna dezente isilduko dela.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa