Gervasio Gabirondo, Ertzaintzaren zuzendaria, Euskadi Irratiko ‘Mezularia’ saioan izan da eta, besteak beste, Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruan hitz egin du. Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek jota hil zen gaztea. Bihar beteko da lehen urteurrena. Bere hitzetan, ertzainek ez zuten espero halakorik gertatuko zenik eta Ertzaintzaren aldetik gauzak hobeto egin zitezkeela aitortu du.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa