Teknologia -

Tableten lehia

Apple eta Microsoft, aurrez aurre

Surface RT Microsoftek hilaren 26an kaleratuko duen tabletaren xehetasun gehiago iragarri dituzte, eta Applek urriaren 23an "gauza txiki berri bat" erakutsiko duela iragarri du. iPad txikia ote?

Microsoften Surface RT eta Appleren iPad New gailuak.
Microsoften Surface RT eta Appleren iPad New gailuak.
Microsoften Surface RT eta Appleren iPad New gailuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apple eta Microsoft konpainien arteko lehia ez da berria, baina tableten merkatuarekin lehia handitu egin da. Microsoftek Surface tablet berriaren prezioa iragarri du (AEBetan 499 dolarretik aurrera salduko dut) eta Applek urriaren 23an "gauza txiki berri bat" erakutsiko duela iragarri du.  Zurrumurruen arabera, Applek iPad txikia aurkeztuko du.

Azken hilabeteetan, Applek iPad berri bat aurkezteko asmoa zuela jaso dute hainbat hedabidetan. Dirudienez, Applek Microsoft, Amazon eta Google konpainiak merkaturatu dituzten gailuak gainditu nahi ditu.

Bitartean, kontsumitzaileek Microsoften Surface RT tablet berria konpainiaren webgunean eskatzeko aukera dute gaurtik aurrera. Microsoftek zehaztu duenez, Surface RT gailua Windows RT sistema eragilearekin kaleratuko dute, urriaren 26an.

Surfacek ez du 3G konexiorik izango eta 32 GBko bertsioak 499 dolarreko balioa izango du eta 64 GBkoak, 699 dolarrekoa. Surface RT tabletak 9,3 milimetroko lodiera eta 676 gramoko pisua izango ditu. Gainera, 10,6 hazbeteko pantaila izango du.

Urriaren 25ean Amazonek 7 hazbeteko Kindle Fire HD kaleratuko du. Gailu berria Amazon.es webgunean eskatu daiteke eta 199 euro balio ditu.

Kindle Fire HD multimedia zentro bat da eta erreflexuak ekiditeko sistema duen 1.920x1.200 pixeletako pantaila bat du. Gainera, TI OMAP 4470 prozesadorea eta beste konpainietakoenak baino konexio sistema azkarragoak ditu.

Applek martxoan kaleratu zuen azken iPadak, berriz, Surfaceak baino bereizmen handiagoko pantaila bat du, baina txikiagoa da (9,7 hazbete), 652 gramo pisatzen ditu eta bateriak 10 orduko iraupena du. Gainera, 1080p-ko bideokamera bat du, baina ez du USB, mikroSD edo HD bideo porturik.

Apple eta Microsoft konpainien arteko lehia ez da berria, baina tableten merkatuarekin lehia handitu egin da. Microsoftek Surface tablet berriaren prezioa iragarri du (AEBetan 499 dolarretik aurrera salduko dut) eta Applek urriaren 23an "gauza txiki berri bat" erakutsiko duela iragarri du.  Zurrumurruen arabera, Applek iPad txikia aurkeztuko du.Azken hilabeteetan, Applek iPad berri bat aurkezteko asmoa zuela jaso dute hainbat hedabidetan. Dirudienez, Applek Microsoft, Amazon eta Google konpainiak merkaturatu dituzten gailuak gainditu nahi ditu.Bitartean, kontsumitzaileek Microsoften Surface RT tablet berria konpainiaren webgunean eskatzeko aukera dute gaurtik aurrera. Microsoftek zehaztu duenez, Surface RT gailua Windows RT sistema eragilearekin kaleratuko dute, urriaren 26an.Surfacek ez du 3G konexiorik izango eta 32 GBko bertsioak 499 dolarreko balioa izango du eta 64 GBkoak, 699 dolarrekoa. Surface RT tabletak 9,3 milimetroko lodiera eta 676 gramoko pisua izango ditu. Gainera, 10,6 hazbeteko pantaila izango du.Urriaren 25ean Amazonek 7 hazbeteko Kindle Fire HD kaleratuko du. Gailu berria Amazon.es webgunean eskatu daiteke eta 199 euro balio ditu.Kindle Fire HD multimedia zentro bat da eta erreflexuak ekiditeko sistema duen 1.920x1.200 pixeletako pantaila bat du. Gainera, TI OMAP 4470 prozesadorea eta beste konpainietakoenak baino konexio sistema azkarragoak ditu.Applek martxoan kaleratu zuen azken iPadak, berriz, Surfaceak baino bereizmen handiagoko pantaila bat du, baina txikiagoa da (9,7 hazbete), 652 gramo pisatzen ditu eta bateriak 10 orduko iraupena du. Gainera, 1080p-ko bideokamera bat du, baina ez du USB, mikroSD edo HD bideo porturik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Albisteak gaur Teknologia albisteak