Teknologia -

15 egun

Sherpa ahots sistemak 100.000 deskarga lortu ditu

Sherpa Android gailuentzako ahots sistema bat da, iPhone gailuek erabiltzen duten Siri sistemaren antzekoa. Sherpa Google Play sareko dendan eskuratu daiteke.

Sherpa ahots sistemak 100.000 deskarga izan ditu. Argazkia: Google Play
Sherpa ahots sistemak 100.000 deskarga izan ditu. Argazkia: Google Play
Sherpa ahots sistemak 100.000 deskarga izan ditu. Argazkia: Google Play

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sherpa ahots sistemak 100.000 deskarga baino gehiago lortu ditu, Google Play Interneteko dendan daramatzan 15 egunetan.

Sherpa Android gailuentzako ahots sistema bat da, iPhone gailuek erabiltzen duten Siri sistemaren antzekoa. Aplikazioak bostetik 4,1 puntu jaso ditu.

Xabier Uribe-Etxeberria Anboto enpresaren sortzailea da ekimenaren arduraduna. Gainera, azken asteetan aplikazioa hobetzen saiatu dira eta, besteak beste, Nexus 7 Android gailu berrientzako erabilgarria izateko garatu dute aplikazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea