Teknologia -
Gailu berria
Applek iPhone 5aren bost milioi ale saldu ditu
Gainera, Applek hilabete honetan bertan kaleratu duten iOS 6 software berria munduko 100 milioi gailutan baino gehiagotan eguneratu dute.
Erredakzioa
Apple konpainiak iPhone 5 berriaren bost milioi ale saldu ditu irailaren 21ean salgai jarri zuenetik, komunikatu batean adierazi duenez.
Gainera, Applek hilabete honetan bertan kaleratu duten iOS 6 software berria munduko 100 milioi gailutan baino gehiagotan eguneratu dute.
iPhone 5 berria AEBetan, Kanadan, Frantzian, Alemanian, Hong Kongen, Japonian eta Erresuma Batuan dago jada salgai, irailaren 28tik aurrera beste 22 herrialdetan izango da, eta ehun baino gehiagotan, urtea amaitu aurretik.
Apple konpainiak iPhone 5 berriaren bost milioi ale saldu ditu irailaren 21ean salgai jarri zuenetik, komunikatu batean adierazi duenez.
iPhone 5a aurrekoa baino % 18 finagoa da; “merkatuko telefonorik finena da”, Apple etxeko arduradunek azaldu dutenez. Hain zuzen, 7,7 milimetroko lodiera du, eta 112 gramoko pisua (aurrekoak baino % 20 gutxiago).
Aurreikuspenak bete ditu iPhone 5 telefono berriak: pantaila handiagoa (4 hazbetekoa), A6 prozesadorea, aluminiozko diseinu berria eta LTE konexioa ditu.
LTE (4G) teknologiari esker, gailu berriak Interneteko abiadura handiko konexioa izango du. Applek iPad berrian ere jarri zuen. Halaber, badirudi konexioa herrialde gehiagotara heltzeko sistema berezia izango duela.
Apple konpainiak iPhone 5 berriaren bost milioi ale saldu ditu irailaren 21ean salgai jarri zuenetik, komunikatu batean adierazi duenez.Gainera, Applek hilabete honetan bertan kaleratu duten iOS 6 software berria munduko 100 milioi gailutan baino gehiagotan eguneratu dute.iPhone 5 berria AEBetan, Kanadan, Frantzian, Alemanian, Hong Kongen, Japonian eta Erresuma Batuan dago jada salgai, irailaren 28tik aurrera beste 22 herrialdetan izango da, eta ehun baino gehiagotan, urtea amaitu aurretik.Apple konpainiak iPhone 5 berriaren bost milioi ale saldu ditu irailaren 21ean salgai jarri zuenetik, komunikatu batean adierazi duenez.iPhone 5a aurrekoa baino % 18 finagoa da; “merkatuko telefonorik finena da”, Apple etxeko arduradunek azaldu dutenez. Hain zuzen, 7,7 milimetroko lodiera du, eta 112 gramoko pisua (aurrekoak baino % 20 gutxiago).Aurreikuspenak bete ditu iPhone 5 telefono berriak: pantaila handiagoa (4 hazbetekoa), A6 prozesadorea, aluminiozko diseinu berria eta LTE konexioa ditu.LTE (4G) teknologiari esker, gailu berriak Interneteko abiadura handiko konexioa izango du. Applek iPad berrian ere jarri zuen. Halaber, badirudi konexioa herrialde gehiagotara heltzeko sistema berezia izango duela.