Teknologia -

Errekurtsoa aurkeztuko du

Samsungek 800 milioi euro ordainduko dizkio Apple-i, plagioagatik

Kaliforniako epaimahaiaren hitzetan, Samsungek "nahita" urratu ditu Apple-en zenbait patente.

Apple-ek iaz salatu zuen Samsung, bere gailuen diseinua "nahita" kopiatzeagatik. Efe.
Samsung Apple plagioa | Samsungek kalte-ordainak ordainduko ditu
Apple-ek iaz salatu zuen Samsung, bere gailuen diseinua "nahita" kopiatzeagatik. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Koreako Samsung telefono-enpresak Apple-i 1.000 milioi dolarreko (800 milioi euro) late-ordaina ordaindu beharko diola erabaki du AEBetako epaimahai federal batek, Apple-en teknologia kopiatzea leporatuta.

Apple enpresa amerikarrak iaz salatu zuen Samsung, mobilen diseinua "nahita" kopiatu ziotela esanda. Zehazki, mobil berrien diseinua eta Galaxi Tab tabletarena Apple-ek egindako gailuen kopia zela azpimarratzen zuten.

Kaliforniako epaimahaiaren hitzetan, Samsungek "nahita" urratu ditu Apple-en zenbait patente, goi-mailako telefonoen eta iPad-aren zoom ukipen-teknologiarena barne, Washington Post egunkariaren arabera.

Errekurtsoa aurkeztuko dute

Samsungek errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri du. Horrez gain, errekurtso horrek aurrera egiten ez badu, Apelazio Gortera jotzeko asmoa dutela esan dute, Yonhap agentziaren arabera.

Ostiralean, bai Apple-ek eta bai Samsungek arerioaren patenteak urratu dituztela erabaki zuen Seuleko epaitegi batek. Ondorioz, bi enpresei isunak jarri dizkiere eta plagiatutako teknologiak dituzten produktuak Hego Koreako merkatutik kentzeko agindua eman diete.

Hego Koreako Samsung telefono-enpresak Apple-i 1.000 milioi dolarreko (800 milioi euro) late-ordaina ordaindu beharko diola erabaki du AEBetako epaimahai federal batek, Apple-en teknologia kopiatzea leporatuta. Apple enpresa amerikarrak iaz salatu zuen Samsung, mobilen diseinua "nahita" kopiatu ziotela esanda. Zehazki, mobil berrien diseinua eta Galaxi Tab tabletarena Apple-ek egindako gailuen kopia zela azpimarratzen zuten. Kaliforniako epaimahaiaren hitzetan, Samsungek "nahita" urratu ditu Apple-en zenbait patente, goi-mailako telefonoen eta iPad-aren zoom ukipen-teknologiarena barne, Washington Post egunkariaren arabera. Errekurtsoa aurkeztuko duteSamsungek errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri du. Horrez gain, errekurtso horrek aurrera egiten ez badu, Apelazio Gortera jotzeko asmoa dutela esan dute, Yonhap agentziaren arabera. Ostiralean, bai Apple-ek eta bai Samsungek arerioaren patenteak urratu dituztela erabaki zuen Seuleko epaitegi batek. Ondorioz, bi enpresei isunak jarri dizkiere eta plagiatutako teknologiak dituzten produktuak Hego Koreako merkatutik kentzeko agindua eman diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Albisteak gaur