Teknologia -

Polemika

Googlek posta elektronikoa arakatuko du ‘emaitza hobeak eskaintzeko’

Bilaketa bat egitean, Gmailen idatzitakoa begiratuko du. Albisteak zalaparta sortu du nazioartean.

Googlek posta elektronikoak arakatuko ditu. Argazkia: EFE
Google Gmail arakatuko du | Googlek posta elektronikoak arakatuko ditu
Googlek posta elektronikoak arakatuko ditu. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gmaileko mezu pribatuak aurkeztuko ditu Googlek, bilaketetako erantzunen gehigarri gisa. Zerbitzu elektronikoak 425 milioi kontu aktibo ditu mundu osoan.

Vic Gundotra konpainiaren presidenteordea eta bilaketen arduradun nagusia da. Haren ustez, “Googleren lidergoa erantzunaren bizkortasunarekin lotuta dago. Gero eta azkarrago erantzun, orduan eta eraginkorragoa. Oraingoz, hautazko aukera da, proba bat, milioi bat boluntariorentzat eta Gmail kontua ingelesez dutenentzat”. El País egunkariak jaso ditu adierazpenak. 

“Informazioa atzamarretan jarri nahi dugu. Batzuetan bilaketaren erantzun egokiena ez dago denontzat irekita dagoen sarearen atal horretan, beste nonbait baizik, posta elektronikoan esaterako”, esan du Gundotrak.

Bilaketa berria horrela aurkeztuko da pantailan: ezkerreko zutabean emaitza arruntak azalduko dira; eskuinean, berriz, mezu elektronikoetan topatutako emaitzak, hori bera ondo zehazten duen goiburu batekin.

Googleren arabera, hemendik aurrera hegaldi merke bat bilatzea edo amazon.com-en egin den erosketa bat topatzea errazagoa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea