Teknologia -

Internet

Milaka belgikarrek auzitara eraman nahi dute Facebook

Burtsan kotizatzen hasteko eman zuen informazioa "okerra" zela salatu dute.

Oraingoz, 1.500 kexa baino gehiago jaso ditu Aurrezkiak Defendatzeko Elkarteak. EFE
Oraingoz, 1.500 kexa baino gehiago jaso ditu Aurrezkiak Defendatzeko Elkarteak. EFE
Oraingoz, 1.500 kexa baino gehiago jaso ditu Aurrezkiak Defendatzeko Elkarteak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsonak auzitara eraman nahi dute Facebook Belgikan, burtsan kotizatzen hasi baino lehen "informazio okerra" eman zuelakoan, herrialde horretako albiste agentziak jakinarazi duenez.

Oraingoz, 1.500 kexa baino gehiago jaso ditu Aurrezkiak Defendatzeko Elkarteak (Dolor). AEBetan, 350.000 gora aurkeztu dituzte.

Facebook auzitara eraman nahi duten pertsonek akzioak erosi zituzten sare soziala kotizatzen hasi zenean, maiatzaren 18an. Dena dela, esku artean zituzten datuak "puztuta" zeudela salatu dute, Hendrik Boonen Dolor elkarteko presidenteak azaldu duenez.

Facebook 38 dolarretan hasi zen kotizatzen, eta burtsa-saioko lehen orduetan 45 dolarrera garestitu zen, baina harrezkero behera egin du, 12 dolar merkatu arte.

Samuel Rudman abokatuaren esanetan, Facebookek bazekien mozkinak txikiagoak izango zirela, eta inbertitzaile gutxi batzuekin baino ez zuen partekatu informazio hori.

Oro har, 35.000 pertsonak erosi dituzte Facebookeko akzioak Belgikan.

Sare sozialak 100.000 milioi dolarreko balioa zuen kotizatzen hasi zenean, eta lehen egunean 500 milioi akzio saldu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea