Teknologia -
INTECOk iragarri du
Appleren segurtasun akats batek webguneak faltsutzeko aukera ematen du
Segurtasun akats hori baliatuz jatorrizko webgunearen kopia bat den webgune faltsu bat sortzen dute erabiltzaileak datu pertsonalak eta klabeak sartzeko.
Erredakzioa
Komunikazioaren Teknologiaren Institutuak (INTECO) iPhone, iPod eta iPad Appleren gailuek segurtasun akats bat dutela iragarri du. Segurtasun akats hori baliatuz jatorrizko webgunearen kopia bat den webgune faltsu bat sortzen dute, erabiltzaileak datu pertsonalak eta pasahitzak sartzeko.
Appleren iPhone GS, iPhone 4, iPhone 4S, iPad eta iPad 2 gailuetan eta iPod Touchen hirugarren belaunaldian atzeman dute akatsa.
Gailu horiek iTunesen eskuratu daitekeen sistema eragilearen 5.1.1. bertsioarekin erabiltzea gomendatu dute; izan ere, atzeman dituzten segurtasun akatsak zuzentzen ditu eta astero berritzen da.
Gainera, Mac OS X gailuen eta Safari nabigatzailearen erabiltzaileei 5.1.7 bertsio berria eskuratzea gomendatu diete.
Bestalde, INTECOk Adobe Falsh Playerren bitartez Windows plataformari kalte egiten dion birus baten berri ere eman du. Erasotzaileak gailuaren kontrola hartzen du eta bertan dagoen informazioa eskuratu dezake.