Teknologia -
Londreseko Olipiar Jokoak
Ikusleei argazkiak sare sozialetan jartzea debekatuko diete
Antolatzaileen esanetan, irudiak hartu eta zabaltzeko ordaindu duten hedabideen eskubideak babestu nahi dituzte horrela.
Erredakzioa
Londreseko 2012ko Olinpiar Jokoetako antolatzaileek estadiora sartzen diren ikusleei bertan ateratzen dituzten argazkiak zein bideoak sare sozialetara igotzea debekatu die.
“Ikusle batek ezingo ditu bideo edo soinu grabazioak lizentziatu, hedatu edo argitaratu, ezta sare sozialetan eta Interneten, oro har, ere. Ezingo ditu irudiak, bideoak eta soinu grabazioak inolaz ere helburu komertzialekin erabili, Interneten zein beste toki batean, ezta hirugarren baten eskura jarri ere, helburu komertzialekin bada”, Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetako sarreretan irakur daitezkeen baldintzen arabera.
Ikusleek ez dute ondo hartu berria, eta erabakia onura ekonomikoa bilatzeko hartu izana egotzi diete Jokoen antolatzaileei.
Antolatzaileen ustez, oso zaila izango da jendeak material horiek sarera igotzea ekiditea. “Internet nonahi duen mundu batean bizi gara eta horren kontra ezin dugu ia ezer egin”, esan du Londresko Batzorde Antolatzaileko bozeramaile batek.
Olinpiar Jokoetako materialekin onura ekonomikoa lortu nahi duen jendea “atxiki egin behar da”. Horren esanetan, antolatzaileek hedabideek ordaintzen dituzten eskubideak babestu nahi dituzte.