Teknologia -
Ikerketa
Facebook, curriculum berria?
Jobandtalentek, Facebook bidez lana topatzeko Europako lehen plataformak, erabiltzaileek sare sozialeko profiletan jartzen dituzten datu akademiko eta profesionalak aztertu ditu.
Erredakzioa
Jobandtalentek, Facebook bidez lana topatzeko Europako lehen plataformak, erabiltzaileek datu horiek profilean jartzeko joera gero eta gehiago zabaltzen ari dela adierazi du; izan ere, ibilbide profesionala garatzeko erreminta aproposa dela uste dute.
Ikerketan aztertu dituzten Facebookeko bost milioi profiletatik 3,5 milioik informazio akademikoa eta profesionala jasotzen dute eta azkenekoz zein enpresatan lan egin duten eta bertan zein postu izan duten jarri dute erabiltzaileek, edo zer ikasketa egin duten edo egiten ari diren.
3,5 milioi erabiltzaile horietako gehienek, dena den, nahiago izan dute informazio akademikoaren berri soilik eman.
Jobandtalentek azaldu duenez, enpresek ere Facebook hautagaien berri jakiteko erabil dezaketela uste dute, baina erabiltzaile guztien profilak ezagutzea ezinezkoa dela gaineratu dute.