Teknologia -

MegaUploaden itxiera

Zer egin behar dut MegaUploaden nituen artxiboak berreskuratzeko?

Espainiako Internauten Elkarteak ohartarazi du MegaUploaden zeuden artxibo guztiak ez zirela ez zilegiak.

FBIk MegaUpload itxi du
FBIk MegaUpload itxi du
FBIk MegaUpload itxi du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako internautak mugitzen eta informazioa eskatzen hasi dira, MegaUpload webgunean gordeta zituzten artxiboak nola berreskuratu jakiteko.

Horren ildotik, Internauten Elkarteak (AI) 200 informazio eskaera baino gehiago jaso ditu jada, Victor Domingo presidenteak jakinarazi duenez.

Bere esanetan, artxiboak galdu dituzten erabiltzaileek Estatuko Segurtasun Indarretara jo behar dute. "Lehenbailehen", gainera.

Izan ere, MegaUploaden ez zeuden eduki ez zilegiak bakarrik, erabiltzaile askok artxibo pribatuak ere gordetzen zituzten bertan.

Domingok salatu du webgune bat ixteko erabakia epai judizial batean oinarrituta egon beharko litzatekeela.

Egile eskubideen alde badago ere, adierazpen askatasunak lehentasuna duela iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea