Teknologia -

Megaupload itxi egin dute

Zenbait webgune faltsu agertu dira, Megaupload berria direla esanda

Datu guztien arabera, phising kasu bat da. Phisinga legez kanpoko ekintza bat da eta bere helburu nagusia erabiltzailea engainatzea, bere datu pertsonalak eta, askotan, dirua eskuratzea.

Megauploadeko arduradun nagusia kartzelan sartu dute. Argazkia: Efe.
Megauploadeko arduradun nagusia kartzelan sartu dute. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Megaupload webgunearen itxierak bere lekua bete nahi duten atarien sorrera ekarri du. Webgune faltsuak dira eta Megauploaden prozesu guztia berriro martxan jarri dutela ziurtatzen dute, nahiz eta jatorrizkoa itxita egon ostegun gauetik.

Webgune horiek jatorrizkoaren erreplikak dira, ia zehatzak, baina iruzurra egiten dute eta egoeraz eta erabiltzaile despitatuez aprobetxatzen dira. Atari berri horietan Megaupload berria direla esaten duen mezua agertzen da eta bi esteka: 'Deskarga Normala' eta 'Premiun Deskarga'.

Horietako batean klik eginez gero, erabiltzailea beste webgune batean sartzen da eta bertan bere datuak sartzeko eskatzen diote deskarga-kodea lortzeko. Helbide elektronikoa eta sakeleko telefonoaren zenbakia eskatzen dute, besteak beste.

Iruzurra edo phisinga

Guztiak phising kasu baten itxura du. Phisinga legez kanpoko ekintza bat da eta bere helburu nagusia erabiltzailea engainatzea, bere datu pertsonalak eta, askotan, dirua eskuratzea.

Webgune faltsuak esaten duenez, oraindik ez dute izen berria aukeratu, "Megauploaden atari berria" dira, eta "berriro martxan egoteko lanean" ari dira. Horrez gain, erabiltzaileari "webgunea faboritoen artean sartzeko eta helbidea Facebook eta Twitterren partekatzeko" eskatzen diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea