Teknologia -

Golardoa

Steve Jobsek hil osteko Grammy saria jasoko du

Appleko fundatzailea, iPod eta iPhone eta beste hainbat produkturen sortzailea, joan den urrian zendu zen, pankreako minbiziak jota. Musikaren industriari egindako ekarpenagatik emango diote saria.

Steve Jobs Appleren sortzailea. Argazkia: EFE
Steve Jobs Appleren sortzailea. Argazkia: EFE
Steve Jobs Appleren sortzailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Steve Jobs Appleko fundatzailea, iPod, iPhone, iPad eta beste hainbat produkturekin kontsumo elektronikoan iraultza egin zuen guru teknologikoa joan den urrian hil zen, pankrea minbiziak jota. Orain, Jobsi hil osteko Grammy saria emango diote musikaren industriari egindako ekarpenagatik.

Grammy sarien 54. edizioa datorren otsailaren 12an, Los Angeleseko Staples Center aretoan egingo dute eta ABEtako CBS telebista kateak eskainiko du.

Diana Ross abeslariak, Llaman Brothers Band taldeak eta George Jones country izarrak jasoko dute egindako ibilbidea saritzen duen golardoa.

Pal McCartney abeslariak Urteko Pertsonaia saria jasoko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea