Teknologia -

'The Telegraph'en arabera

Facebookeko kontu bakoitzak 93 euro balio du

2012ko lehen erdian hasiko da kotizatzen burtsan Facebook, 100.000 dolarrekin. Horrela, orain arte teknologia alorreko konpainia batek egin duen erosteko eskaintza publiko handiena aurkeztuko du.

Marck Zuckenberg Facebookeko sortzailea. Argazkia: Mark Zuckerberg Facebook
Marck Zuckenberg Facebookeko sortzailea. Argazkia: Mark Zuckerberg Facebook
Marck Zuckenberg Facebookeko sortzailea. Argazkia: Mark Zuckerberg Facebook

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inbertsore garrantzitsuenek Facebook 2012ko lehen seihilekoan burtsan kotizatzen hasiko dela adierazi dute eta 74.270 milioi eurorekin (100.000 milioi dolar) egingo duela gaineratu dute. Horrela, orain arte teknologia alorreko konpainia batek egin duen erosteko eskaintza publiko handiena egingo du. Hortaz, Facebookek 800 milioi erabiltzaile baditu, profil bakoitzaren balioa 93 eurokoa (125 dolar) da.

The Telegraph egunkariaren arabera, burtsan sartzeko ideiaren berri eman aurretik, Marc Zuckerbergen konpainiak AEBetako erregulatzaileek 2012ko apirilerako enpresaren finantza-egoera zein den aurkeztea espero zutela adierazi zuen. Une horretan, Facebooken sortzaileak erabiltzaile gehiago lortu arte itxaron eta burtsan sarrera atzeratzea erabaki zuen. Orain, burtsan sartzeko garaia dela erabaki omen du Zuckerbergek.

Facebookeko arduradunek ez dute gai honi buruz adierazpenik egin nahi izan, baina The Telegraphen aburuz, Securities and Exchange Commission (SEC) AEBetako erregulatzailea akziodun pribatuen kopuruaren berri emateko Facebooki presioa egiten ari da; izan ere, enpresa pribatu baten muga 500 akziodun dira.

Pribatutasunean akatsak izan dira

Azken egunetan Facebook sare sozialak pribatutasunean izan dituen arazoengatik izan da albistea. Gainera, Zuckerbergek "akats mordoa" izan dituztela onartu du eta, haren aburuz, "beti hobetu daiteke". Hori dela eta, sortzaileak pribatutasun politika berrikusiko duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea