Teknologia -
Analisten ustez
iPhone 5, Steve Jobsek Applen egindako azken produktua
Gailua oraindik ere diseinatzen arituko liratekeen arren, Jobsek produkziorako prest utzi omen zuen. iPhone 5 telefonoa konpainiaren eta kontsumoaren teknologiaren "klasikoa" bilakatuko litzateke.
Erredakzioa
Applek kaleratu duen azken telefonoak arrakasta handia izan du eta asteburu bakar batean lau milioi ale baino gehiago saldu ditu konpainiak. Apple etxeak babestutako produktua izateaz gain, iPhone 4S sakelako telefonoak kutsu berezia du Steve Jobsek hil aurretik egindako azken produktua zela uste genuelako, baina, dirudienez, oker geunden.
Jobsek, hil aurretik, iPhone 5 gailua ere prest utzi omen zuen. Ashok Kumarrek, Rodman & Renshaw enpresako analista batek, azaldu duenaren arabera, "iPhone 4S-aren ondorengoa izango den telefono berria da Steve Jobsen azken lana".
Gailua oraindik ere diseinatzen arituko liratekeen arren, Jobsek produkziorako prest utzi omen zuen. iPhone 5 telefonoa konpainiaren eta kontsumoaren teknologiaren "klasikoa" bilakatuko litzateke.
CNet-ek argitaratu duenez, iPhone 4S-arekin zerikusirik ez duen diseinua izango luke belaunaldi berriak.
Gaur, Appleren denda batzuk ordu batzuetan itxiko dituzte, enpresako langileek Steve Jobsen homenez egindako dokumentala zuzenean ikus dezaten.