Teknologia -
Milioika kaltedun
BlackBerry berriz ere martxan jarri dute, baina atzerapenak ditu
RIM fabrikatzaileak adierazi duenez, zerbitzuen erabileran "gorakada garrantzitsua" somatu dute, baina oraindik ere "atzerapenak egon daitezke".
Erredakzioa
RIM Blackberry sakelako telefonoen fabrikatzaileak adierazi duenez, "zerbitzuen erabileraren gorakada garrantzitsua somatu dute" Europan, Ekialde Ertainean, Indian eta Afrikan.
Webgunean argitaratutako komunikatu batean, konpainiak AEBetan, Kanadan eta Hegoamerikan ere arazoa konpontzen ari dela adierazi dute.
Herrialde horietan, zerbitzu gehienen trafikoaren erabilpena hobetzen ari dela ikusi du RIMek, baina oraindik ere "atzerapenak egon daitezke".
Eduardo Fernandezek, konpainiak Espainian duen arduradunak, Twitterren azaldu duenez, informazio pilaketak atzerapenak eragingo ditu, baina oraindik bidali ez diren mezu denak errekuperatuko dira. Hala ere, denbora eperik ez du zehaztu.
Non dago arazoa?
BlackBerryk arazoa "sareko konmutadoreetako batean" izan dela adierazi du.
Arazoa konpontzeko ahalik eta azkarren lanean ari dela jakinarazi du konpainiak.