Teknologia -

Interneteko arazoengatik

BlackBerryko bezeroentzako kalte ordaina: 30 zentimotik-1,5 eurora

Interneteko konexioan arazoak izatearen ondorioz, erabiltzaileek 30 zentimotik 1,5 euro baino zerbait goragora iristen den kalte ordaina izan dezakete, kontsumitzaileen elkarteen arabera.

BlackBerryko bezeroentzako kalte ordaina: 30 zentimotik-1,5 eurora
BlackBerryko bezeroentzako kalte ordaina: 30 zentimotik-1,5 eurora
BlackBerryko bezeroentzako kalte ordaina: 30 zentimotik-1,5 eurora

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumitzaileen elkarteen aurreikuspenen arabera, BlackBerryren erabiltzaileek euren Interneteko konexioan izandako arazoen ondorioz, 30 zentimotik 1,5 euro baino zertxobait gehiagora iristen den kalte ordaina jaso dezakete.

Ruben Sanchez Facuako bozeramaileak adierazi duenez, 24 ordu zerbitzu gabe egoteagatik erabiltzaileek jaso dezaketen kalte ordaina 30 zentimotik (tarifa 8 edo 9 eurokoa bada), 1,5 euro baino zertxobait gehiagora (tarifa 100 eurotik gorakoa bada) joan daiteke, telefono deiak hartzen badituzte.

Sanchezek azaldu duenez, "lotsagarria" da konpentsazio hau eta Research In Motionek telefono mugikorren operadoreekin zentzuzkoa eta serioa den kalte ordain bat hitzartzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea