Teknologia -
Heriotza-ziurtagiria
Steve Jobs arnas aparatuaren krisi batek jota hil zen
Appleko fundatzailea ostiralean lurperatu zuten, Palo Alton (Kalifornia)
Erredakzioa
Steve Jobs Appleko fundatzailea arnas aparatuaren krisi batek jota hil zen, pankreako minbiziak eraginda, heriotza-ziurtagirian irakur daitekeenez.
Jobs asteazkenean hil zen, Palo Alton (Kalifornia) zuen etxean, 15:00etan (bertako ordua). Ziurtagiriaren arabera, Jobsek "metastasia" zuen pankreako tumorean, eta hori izan zen arnas aparatuko krisia eragin ziona. Gorpuari ez zioten autopsia egin.
Teknologia munduan izan den pertsonarik famatuenetarikoa Palo Altoko hilerri ez konfesional batean lurperatu zuten iragan den ostiralean. Bere emaztea eta gertuko familia alboan zuela zendu zen
Osasun arazo ezberdinei aurre egin behar izan zien, baina oso gutxi mintzatu zen minbiziaren kontra zuen borrokari buruz, 2004an jasotako operazioaren ondoren. Abuztuan, Appleko zuzendaritza gidatu ezinean zegoela esan zuen, eta bere kargua Tim Cook operazio buruari utzi behar izan zion.