Teknologia -

Sakelako telefonoak

BlackBerryk barkamena eskatu die Internet gabe utzitako erabiltzaileei

Milioika erabiltzaile kaltetu ditu arazoak. "BlackBerryren email zerbitzua berriz ere martxan da", adierazi du konpainiak Twitterren.

BlackBerryk zerbitzua berriz ere martxan jarri du. Argazkia: BlackBerry Facebook
BlackBerryk zerbitzua berriz ere martxan jarri du. Argazkia: BlackBerry Facebook
BlackBerryk zerbitzua berriz ere martxan jarri du. Argazkia: BlackBerry Facebook

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Research In Motion (RIM) BlackBerryak egiten dituen enpresa kanadarrak emailen zerbitzua berriz ere martxan jarri duela adierazi du. Hala ere, oraindik ere erabiltzaile batzuek atzerapenak izango dituztela azaldu du. Atzo BBMren erabiltzaileek Europan, Afrikan eta Ekialde Ertainean arazoak izan zituzten euren Interneteko konexioarekin.

"BlackBerryren email zerbitzua berriz ere martxan jarri dugu. Erabiltzaile batzuek oraindik ere atzerapenak izango dituzte. Barkatu eragozpenak"; adierazi du enpresak Twitterren.

BlackBerry sistemak izan zuen arazoak emailen zerbitzuan eragin zuen eta milioika erabiltzaile kaltetu zituen konpainiarentzat latza den garai batean; izan ere, Appleren iPhoneak eta Googleren Android gailuak lehiakide gogorrak izaten ari dira.

Erabiltzaile askok haserrea erakutsi zuten Twitterren: "#BlackBerry, komunikazio ofizialik gabe, Interneteko webguneetan informaziorik ez eta zure sistema egun erdia erabili ahal izan gabe. Hori al da zerbitzua?".

Vodafonek Blackberry gailua erabiltzen duten bezeroei adierazi zienez, arazoa RIM enpresarena zen eta beste operadoreek ere arazoak zituzten.

RIMek mezuak bidaltzeko eta jasotzeko, eta emaila erabiltzeko zerbitzu propioak ditu eta, hori dela eta, erraza da arazoak daudenean mundu osoan zehar hedatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea