Teknologia -

Hiru kontinentetan

BlackBerryren erabiltzaileak Interneteko konexiorik gabe gelditu dira

'Smartphone' ezagunaren erabiltzaileek Movistar, Vodafone eta Orange konpainiei zuzendu dizkiete euren kexak, hasiera batean. Halere, arazoa telefono konpainia guztietan eman da.

BlackBerryren erabiltzaileak Interneteko konexiorik gabe gelditu dira.
BlackBerryren erabiltzaileak Interneteko konexiorik gabe gelditu dira.
BlackBerryren erabiltzaileak Interneteko konexiorik gabe gelditu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BlackBerryren erabiltzaileek Europan, Afrikan eta Ekialde Ertainean arazoak izan dituzte euren Interneteko konexioarekin, gutxi gorabehera astelehen honetako 11:00etatik.

Hasiera batean, 'smartphone' ezagunaren Espainiako erabiltzaileek Movistar, Vodafone eta Orange konpainiatara zuzendu dituzte euren kexak, Interneten.

Halere, arazoa operadore guztietan eman da, telefono mota honi eragin baitio erabiltzaileak konexioa zein konpainiarekin hartuta zuen alde batera utzita.

Sare sozialetan, besteak beste, Twitterren hainbat kexa zuzendu ostean BlackBerryko Espainiako kontuari (@BlackBerryEsp), konpainiak arazoa baieztatu du 16:00ak inguruan.

"Europan geure erabiltzaileetako batzuek dituzten arazoak konpontzen saiatzen ari gara", ‘tuiteatu’ du Kanadako enpresak. "Sentitzen dugu eragozpena", gaineratu du, arazoa nondik etorri den azaldu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea